El Ama de Llaves antzinako basetxe bat da. Hontoria herrixkan dago, Asturiasko ekialdean, itsasertzean bertan. Ostatu berezi-berezia da, behar guztietarako zerbitzuak ditu eta natur ingurune zoragarri batean dago, hondartza ederrez inguraturik eta Picos de Europatik oso hurbil.
Landa-giroko etxe dotore hau XVII. mendeko baserri zahar bat da, harriz eta gaztainondo-zurez goitik behera zaharberritua eta antzinako altzariz jantzia. Etxearen lursailean Asturiasko garai tradizional bat dago. Lursailak 1.500 metro karratu ditu eta harrizko murru zahar batez inguraturik dago.El Ama de Llaves basetxean bost logela daude, bakoitza bi lagunentzakoa. Logela guztiek telefonoa, telebista eta giro-musika dituzte. Bost logela horietako bi suiteak dira, eta beste bat ezinduentzat egokiturik dago. Etxeak aparkaleku handia ere badu.
 
Logelak ardura handiz dekoraturik daude, ehunak oso kalitate onekoak dira eta altzariak antzinakoak. Bainugela guztiek hidromasajea, ile-lehorgailua eta bainu-txabusinak dituzte. Goizean, etxeko gosari oparoa hartu ahal duzu nahi duzun orduan, eta gauean, berriz, bertako produktu tipiko eta naturalak afaldu jantokian, tximiniaren ondoan. Hori guztia dela eta, etxea ezinago eroso eta atsegina gertatuko zaizu. Barazkijalea bazara edo dieta berezia egiten baduzu, formularioan adierazi besterik ez duzu (erreserba Interneten bidez egiten baduzu), edo, bestela, horren berri jakinarazi erreserba telefonoz edo faxez egitean.
Gainera, denetariko jarduerak antolatzen lagunduko dizugu: turismokoak (bertako kultura edo paisaia direla eta interesgarriak diren lekuak ikustera joatea), kirolekoak (mendira igotzea, mendi-bideetan ibiltzea, piraguismoa) zein bestelakoak.
Labur esanda, antzinako basetxe handi honetan bat eginik daude tradizioa, Asturiasko baserri-giroa eta gaur egungo erosotasunak.
Gure etxean barrena joan-etorri birtuala egin nahi baduzu, egin klik hemen.