El Ama de Llaves antzinako basetxe bat da. Hontoria herrixkan dago, Asturiasko ekialdean, itsasertzean bertan. Ostatu berezi-berezia da, behar guztietarako zerbitzuak ditu eta natur ingurune zoragarri batean dago, hondartza ederrez inguraturik eta Picos de Europatik oso hurbil.
Landa-giroko etxe dotore hau XVII. mendeko baserri zahar bat da, harriz eta gaztainondo-zurez goitik behera zaharberritua eta antzinako altzariz jantzia. Etxearen lursailean Asturiasko garai tradizional bat dago. Lursailak 1.500 metro karratu ditu eta harrizko murru zahar batez inguraturik dago.
El Ama de Llaves basetxean bost logela daude, bakoitza bi lagunentzakoa. Logela guztiek telefonoa, telebista eta giro-musika dituzte. Bost logela horietako bi suiteak dira, eta beste bat ezinduentzat egokiturik dago. Etxeak aparkaleku handia ere badu.Logelak ardura handiz dekoraturik daude, ehunak oso kalitate onekoak dira eta altzariak antzinakoak. Bainugela guztiek hidromasajea, ile-lehorgailua eta bainu-txabusinak dituzte. Goizean, etxeko gosari oparoa hartu ahal duzu nahi duzun orduan, eta gauean, berriz, bertako produktu tipiko eta naturalak afaldu jantokian, tximiniaren ondoan.
Hori guztia dela eta, etxea ezinago eroso eta atsegina gertatuko zaizu.
Barazkijalea bazara edo dieta berezia egiten baduzu, formularioan adierazi besterik ez duzu (erreserba Interneten bidez egiten baduzu), edo, bestela, horren berri jakinarazi erreserba telefonoz edo faxez egitean.
Gainera, denetariko jarduerak antolatzen lagunduko dizugu: turismokoak (bertako kultura edo paisaia direla eta interesgarriak diren lekuak ikustera joatea), kirolekoak (mendira igotzea, mendi-bideetan ibiltzea, piraguismoa) zein bestelakoak.Labur esanda, antzinako basetxe handi honetan bat eginik daude tradizioa, Asturiasko baserri-giroa eta gaur egungo erosotasunak.
![]()
Nola iritsi El Ama De Llaves basetxera?
N-634 da Llanesko kontzejua zeharkatzen duen errepide nagusia (Kantauriko autobia izango da egunen batean). Santanderretik zein Oviedotik iritsi ahal da errepide horretara.
Hontoria Llanes eta Ribadesella herrien artean dago.Llanestik:
NAVES herriko saihesbidean N-634 errepidetik irten (zubi bat dago errepidearen gainean).
Naves igarotakoan, Villahormes herrira iritsiko zara. Eskuinetara doan saihesbide bat ikusiko duzu herri hori zeharkatzen duen errepidean bertan, HONTORIA-PLAYA DE LA HUELGA bide-seinalearekin. Hontoria handik kilometro batera dago.Ribadesellatik:
NUEVA herriko saihesbidean N-634 errepidetik irten. Herria zeharkatu eta aurrera jarraitu Cardoso herriraino. Herri horretan, ezkerretara doan saihesbide bat aurkituko duzu jatetxe baten parean, HONTORIA bide-seinalearekin. Handik 500 metrora El Ama de Llaves dagoen herria aurkituko duzu.
El Ama de Llaves
Hontoria z/g
33593 Llanes
Asturias
Telefonoak: 985 407 322 - 606 97 69 20
Faxa: 985 407 697
Posta elektronikoa: asturias@amadellaves.com
URL: http://www.amadellaves.com
![]()